• 2024/10/19 · Bilbo · Euskalduna · 19/10/2024

  • best@zelako.eus

AURKEZPENA

Iaz gure lehen zita izan genuen eta, dagoeneko, urtebete igaro da eskua elkarri heldu genionetik. Ez dira gutxi ordutik elkarrekin partekatutako begiradak, gogoetak, lanak, akordeak, berbak, sareak.. Bidezidor baten hasiera elkarrekin marraztu genuen eta, pausoz pauso, bidezidorra kale nagusi bilakatzen ari gara.

2023ko urriaren 21ean, Bilboko Euskalduna Jauregian, BEST II. edizioa ospatuko dugu eta Eulalia Abaitua omenduz, Bizkaiko emakume sortzaileen uneko egoerari argazkia aterako diogu.

Ezinbestekoak zaretenez gero, zuen zain egongo gara! Animatu eta eman izena aurtengo topaketetan!

EGITARAUA

BEST II. EDIZIOA – 2023ko urriak 21, larunbata, Bilbo – Euskalduna Jauregia

Argazki erakusketa egun osoan zehar: Eider Iturriaga, Sil Skynet eta MaraMcMiller

GOIZEKO EGITARAUA: HITZA

10:00-11:00 Mahaingurua: Zer behar dugu sortzaileok?

  • Gidaria: June Fernandez
  • Hizlariak: Eire Larrea, Kristina Mardaras, Eider Iturriaga eta Agurtzane Intxaurraga

11:00-11:45 Ariketa kolektiboa Artaziak Koopen eskutik.

12:15-13:15 Mahaingurua: Noiz izendatzen dugu gure burua sortzaile?

  • Gidaria: June Fernandez
  • Hizlariak: Irantzu Varela, Uka La Dotline, Olatz Gorrotxategi eta Izaro Ieregi

13:15-14:15 Ariketa kolektiboa Artaziak Koopen eskutik.

ARRATSALDEKO EGITARAUA: EKINTZA

17:30 Iholdi eta Ibabe Beritain

18:00 Lorelei Green

18:30 Adriana Bilbao

19:00 Emakumeek egindako artisau garagardo dastaketa Boga eta La Txika de la Cervezaren eskutik

19:30 BERTSOPOTORRE: Ane Lindane, Raquel Torres, Maria Blanco, Mirari Martiarena, Oihana Bartra, Jone Larrinaga, Maite Sarasola eta Nerea Ibarzabal.

Zerbitzuak: Aldibereko itzulpena, zaintza eta streaming.

LABURPENA

Gogoan hartzeko moduko egunpasa ospatu genuen iragan urriaren 21ean, Bilboko Euskalduna Jauregian. Elkar ezagutu, elkarri begiratu eta elkarrekin egiteari ekin diogu eta horrela jarraitzeko asmoa ere badugu.

Eskerrik asko BEST II.edizioa posible egin izan duzuen guztiei. Bizkaiko emakume sortzaileon etorkizuna gero eta argiago dago eta geroz eta argiago daukagu, nola ez, zuei esker.

ZUZENEAN